Euskadiko Atletismo Federazioa

Federación Vasca De Atletismo

Getxo, 2020ko martxoaren 12a.-Basque Team Fundazioko Patronatuak 2019. urteko goi-mailako kirolarientzako BASQUE TEAM bekak emateko arauak onartu ditu. Eskaerak aurkezteko epea irekita dago jadanik, eta oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, hilabeteko epean itxiko da. Oinarriak oso-osorik kontsultatu eta deskarga daitezke http://basqueteam.eus/becas/ webgunean.
 
Beka hauen helburu nagusia, BASQUE TEAM markapean diharduen Fundazioaren eginkizunari dagokion goi-mailako euskal kirola sustatzea da. Laguntzak kirol ez-profesionalari zuzenduta daude nagusiki, kirol-modalitate olinpiko eta paralinpikoei.
 
2020ko Basque Team bekek laguntza ekonomikoak eta zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzte (zerbitzu biomedikuak, kirol prestakuntza optimizatzeko zerbitzuak, coaching-a, goi mailako kirola uztean laneratze prozesuan emandako sostengua, irudi eta komunikazio zerbitzuak…). Gainera, kirolariez gain, derrigorrezko baldintzak betetzen dituzten teknikari espezializatuek ere BASQUE TEAM laguntzak eska ditzakete.
 
Beka hauek jasotzeak urte osoko kirol jardunari eusteko konpromisoa betetzea dakar, joko garbiari, dopinaren aurkako eta berdintasunaren aldeko borrokei eta beste hainbat alderdiri dagozkien arauak aintzakotzat hartuz. Beka eskatzerakoan, beharrezkoa da nazioarteko azkenaldiko kirol emaitzarik garrantzitsuenak biltzen dituen kirol curriculuma aurkeztea, baita 2020. urte osorako plangintza ere, helburuak eta kirol-lehiaketen egutegia barne.
 
Beka emateko 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean nazioarteko kirol lehiaketetan (Europako eta Munduko txapelketetan), maila absolutuan lortutako emaitzak hartuko dira kontuan.
 
Beka motak:
 
a.- ‘Basque Team Kirolariak’ bekak:
Entrenatu eta lehiatzeko beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatzeko laguntzak dira. Probaren arabera izan daitezke:

  • Basque Team beka programa olinpikoa
  • Basque Team beka programa paralinpikoa

b.-  ‘Basque Team Teknikariak’ bekak:
Kirolariaren prestaketaz arduratzen den pertsona gorenari zuzendutako beka.

c.- ‘Atzeraeraginezko Basque Team’ bekak:
2019. urtean Basque Team beka baten onuradunak izan diren kirolariek edo teknikariek urte honetan oinarrietan eskatzen diren kirol merezimenduak edo emaitzak lortu ez badituzte, laguntza ekonomiko bat jasotzeko eskubidea izango dute. Bekaren %50 bermatua izango dute eta beste erdia Basque Teametik 2020. urterako ezarritako emaitza edo helburuak betez gero jasoko dute.
 
d.- ‘Basque Team Support’ bekak:
Kirolariek ezin badituzte ‘Basque Team Kirolariak’ bekak edo ‘Atzeraeraginezko Basque Team’ bekak eskuratu, 2019ko denboraldian programa olinpikoaren barruko Europako edota Munduko txapelketetako probetan parte hartu dutela egiazta badezakete, laguntza jakin bat jasotzeko aukera izan dezakete.

Basque Team Fundazioa
Basque Team 2007. urtean Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak sortutako fundazioa da. Bere hastapenetan bezala, BASQUE TEAMek profesionalak ez diren kirolarien parte-hartzea nazioartean bultzatzeko eta maila bikaineko emaitzak lortzeko helburua du gaur egun ere, eta horretara bideratzen ditu bere baliabideak. Laguntza ekonomikoez gain, mota guztietako zerbitzuak eskaintzen dizkie kirolariei (medikuak, teknikoak, coachinga, komunikazioarekin lotutako zerbitzuak, hezkuntza eta lan arlora egokitzeko laguntza...). 2007tik fundazioak 140 kirolari baino gehiago bekatu ditu, 41 kirol diziplinatan.

Getxo, 12 de marzo de 2020.-El Patronato de la Fundación Basque Team ha aprobado la normativa que regulará la concesión de las becas para deportistas de alto nivel en el año 2020. El plazo de presentación de solicitudes está ya abierto, y se cerrará una vez transcurrido un mes desde la fecha de publicación de las bases en el Boletín Oficial del País Vasco. Las bases están disponibles ya en la página web http://basqueteam.eus/becas/, donde puede descargarse el documento íntegro.
 
Estas becas tienen como principal fin el fomento del deporte vasco de alto nivel, que constituye el objeto de la Fundación, que opera bajo la marca BASQUE TEAM. Las ayudas están básicamente enfocadas al deporte no profesional, olímpico y paralímpico.
 
Las Becas Basque Team 2020 contemplan ayudas económicas y la prestación de servicios de apoyo (servicios biomédicos, servicios para la optimización en la preparación deportiva, coaching, ayuda en la integración laboral al término de la carrera deportiva, servicios de imagen y comunicación…). También puede solicitar las ayudas de BASQUE TEAM el personal técnico especializado que cumpla los requisitos necesarios.
 
La concesión de estas becas exige un compromiso de mantenimiento de la actividad deportiva a lo largo de todo el año, además del respeto a las normas de juego limpio, a la lucha contra el dopaje y por igualdad de género, entre otros aspectos. A la hora de solicitar la beca, es necesario presentar un currículo deportivo, incidiendo en los resultados recientes a escala internacional más relevantes, así como una planificación para todo el año 2020, incluyendo objetivos y calendario de competiciones.
 
Para su concesión se tendrán en consideración los resultados obtenidos entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2019 en competiciones deportivas de ámbito internacional (campeonatos de Europa y del Mundo), en categoría absoluta.
 
Tipos de Becas:
 
a.- Becas ‘Basque Team Kirolariak’:
Son las ayudas destinadas a deportistas concedidas con el fin de garantizar la necesaria y prioritaria dedicación al entrenamiento y competición. Según la prueba practicada en la que se acredite el mérito deportivo, podrán ser:

  • Beca Basque Team Programa Olímpico
  • Beca Basque Team Programa Paralímpico.

b.- Becas ‘Basque Team Teknikariak’:
Son las ayudas destinadas a la persona que sea la máxima responsable de la preparación de la o del deportista.

c.- Becas ‘Basque Team Retroactivas’:
Son las ayudas que, con carácter excepcional, están destinadas a las y los deportistas  y a las y los técnicos que hubieran sido beneficiarios de una beca ‘Basque Team Kirolariak y Teknikariak’ durante el año 2019 y no cumplan el resultado deportivo exigido. Tendrán asegurado el 50% de la beca y obtendrán la otra mitad en caso de cumplir los objetivos establecidos para el 2020.
 
d.- Becas ‘Basque Team Support’:
Son las ayudas que están destinadas a las y los deportistas que, aun no pudiendo acceder ni a las becas ‘Basque Team Kirolariak’ ni a las becas ‘Basque Team Retroactivas’, acreditan la participación en la temporada 2019 en las pruebas de los campeonatos del Mundo y los campeonatos de Europa incluidos en el programa olímpico.
 
Fundación Basque Team
La Fundación Basque Team fue creada en 2007 por el Gobierno Vasco y el ente público Euskal Irrati Telebista (EiTB). Al igual que en sus inicios, el fin de BASQUE TEAM es dotar de recursos económicos y todo tipo de servicios (médicos, técnicos, de coaching, de comunicación, de integración laboral y en materia de estudios…) a los y las deportistas vascos y vascas, no profesionales, para facilitar su participación y la obtención de resultados de excelencia en las más altas competiciones internacionales. Desde 2007 la fundación ha becado a más de 140 deportistas de 41 disciplinas deportivas.