Euskadiko Atletismo Federazioa

Federación Vasca De Atletismo

Los atletas con licencia vasca lograron en Ourense, donde desde el viernes y hasta el domingo se ha celebrado el Campeonato de España absoluto en pista cubierta, nueve medallas: tres de oro, tres de plata y tres de bronce. 

Urrezko dominak Teresa Errandoneak (Super Amara BAT), Carlos Tobalinak (FC Barcelona) eta María Vicentek (Nike) lortu dituzte. Errandoneak 60 metro hesietako proba irabazi zuen igandean, 8.12ko denborarekin (denboraldiko marka onena). Tobalinak ere denboraldiko marka hobetu zuen, 20,26 metroko jaurtiketarekin. Eta Vicentek, proba konbinatuetan, Espainiako errekorra hautsi zuen (4.582 puntu). Fitxa gipuzkoarra du une honetan. 

Zilarrezko dominak Irati Mitxelenak (Atlético San Sebastián; luzera jauzian), Malen Ruiz de Azuak (Valencia; pertika jauzian) eta Ignacio Sáez-ek (Real Sociedad; 200 metrotan) irabazi zituzten. Eta brontzezkoak, María Felisa Okomok (Tolosa CF; Euskadiko marka hoberena lortu zuen pisu jaurtiketan pista estalian; 14,33 metro), Claudia Villalantek (Piélagos; 60 metro hesiak) eta Garazi Larrakoetxeak (Atlético San Sebastián; altuera jauzia) lortu zituzten. 

Zorionak guztioi!! 

Ultimas Circulares

 

Circulares