Euskadiko Atletismo Federazioa

Federación Vasca De Atletismo

Kaixo,

Pasa den larunbatean, aurtengo AzkoitiAzpeitia maratoi erdiko txapeldun berriak ezagutu behar genituen. Antolakuntzarentzat egun oso arraroa izan zen, horrenbeste hilabete dena prest izan eta etxetik mezu desberdinak bidaltzen izan ginen......

Mezu horietako batean, aurtengorako eginda ditugun txapelak, gaur egungo txapeldunei ematea bururatu zitzaigun. Lasterketarik egon ez zenez, aurtengo edizioko txapelak (Azkoitiko Plaza Berri Sporten daude erakustokian), Mediku eta erizanei, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako egoitzei ematea bururatu zaigu.

Aurtengo gure leloetako birek, horrela zioten: 

Gizatasun handiko mundua dugu amets, Bihotz bizien mundua....

Gaur egun, gizarte eragile eta gizarte osoa oroar Covid-19aren aurka dago borrokan. Borroka horretan, arrisku talde handienetakoa da mediku, erizain eta egoitzetako langileena (bestelako eragile, langile eta arrisku taldeak baztertu gabe). 

Gure txaloak eta beraien lanaren errekonozimendua emateko modu bat ikusi dugu, eta berrogeialdia amaitutakoan,  Runner Bihotz Txapeldunen txapel bana jasoko dute. Azkoitiko Gurutze gorriak jasoko du, mediku eta erizainen txapela (Gogoratu lasterketako mediku zerbitzua ematen dabiltzala 27 edizioetan), Azkoitiko San Jose Egoitza, Azpeitiko San Martin egoitza eta Zestoako San Juan egoitzak berriz, beste txapel bana  jasoko dute.

Guztion ardura da gaur egun ezarritako neurriak betetzea eta espero dugu, ahalik eta lehen, 'normaltasun' batetara itzultzea. Animoak guztiori eta ea Gizatasun handiko mundu hobeago bat lortze dugun denon artean.

 

Hola,

El pasado sábado deberíamos haber conocido los y las campeonas de esta edición de la AzkoitiAzpeitia. Fue un día muy raro para toda la organización, ya que el trabajo llevado a cabo durante muchos meses, va a tener que esperar para que vea la luz. Estuvimos en nuestras casas y compartimos distintos mensajes entre nosotros...

En una de las conservaciones, surgió la idea de nombrar unos campeones, y que como todo en la prueba, tenemos hechas las txapelas que acreditan dicha condición en la media maratón (Están expuestas en Plaza Berri Sport de Azkotia). Así, hemos decidido que los y las campeonas de esta sean los médicos y enfermeros y enfermeras, y personal de las residencias de Azkoitia, Azpeitia y Zestoa.

Como dicen dos de los lemas que estamos en esta edición:

Soñamos con un mundo más humano, Un mundo de corazones despiertos....

Hoy en día son muchos los agentes que están combatiendo contra el Covid-19, al igual que toda la sociedad. En esta lucha, uno de los colectivos más vulnerables y de mayor riesgo son los ya mencionados de médicos, enfermeros, enfermeras y personal de las residencias que cuidan a nuestros ancianos (sin menospreciar el trabajo de los demás colectivos, grupos de riesgo y profesiones).

Es una forma de dar nuestros aplausos, reconocimiento a su labor y cuando termine la cuarentena, recibirán las txapelas, Runner Bihotzak. La Cruz Roja de Azkoitia recibirá la txapela en nombre del colectivo de médicos y enfermeros-enfermeras (recordad que llevan 27 ediciones prestando el servicio médico de la prueba), la residencia San Jose de Azkoitia, San Martin de Azpeitia y San Juan de Zestoa también recibirán cada uno su txapela.

Es fundamental que estos días sigamos cumpliendo las medidas tomadas por las autoridades y esperamos llegar a la 'normalidad' en un período de tiempo no muy lejano. Muchos ánimos a todos y todas y esperemos lograr un mundo más humano....

Agur bat, Saludos.